2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Kaixo, gaur dantzari buruz hitz egingo dizuet:
                Dantza niri asko gustatzen zait, beti edozein lekutan dantzatzen dut. Nik ezin dut egun oso bat pasa dantzarik egin gabe.
                Dantzazko talde batean nago; aurten lehenengo aldiz musikal bat prestatzen ari gara: “Teen beach moving”. Guk filmeko ideiak hartu ditugu egingo dugun musikala berdinagoa izateko. Hiru urte daramat dantza talde honetan, baino askoz lehenago, gimnasia erritmikoa egiten nuen.
                Gimnasia erritmikoan bost urteekin hasi nintzen eta hamar urteekin bukatu. Lehenengo urtean dantza bat egin nuen materialik gabe eta gimnasia erritmikoaren gauzak garrantzitsuak agertu ziren dantzan, bigarren urtean sokekin, hirugarren urtean pilotekin , laugarren urtean bi gauzekin batera eta azken urtean zintekin.
Dantza gauza onak ematen dizkit eta gainera dantza taldeetan lagun berriak egiten dituzu.

                Niretzat dantza zer den ezin dut adierazi baina dantzatzean nik ditudan pentsamenduak ahazten zaizkit eta mundu berri bat irekitzen zait.  


EIDER DADIE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina